XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.4.1.1.- Kanpoko egitura

Kanpotik begiratuta laukitu itxurako masa bat da, ekialderantz bideratutako abside poligonal bategaz eta bere hegomendebalde angeluan kanpaidun dorre eder bat, absidea izan ezik beste guztia elizpe korrituak inguratua, gotiko estiloan landutako sartzeko ate bi dagozan bi atalondoz bakarrik apurtuta.

5.4.1.1.1.- Elizpea

1655.urte inguruan hasiko ziran eraikiten eta gaur egungo neurrira heldu arte, 1679an zabaltzeko lanak egin ziran eta 1693an enparantzatik elizpera igoteko eskeilarak ipiniko ziran.

Enparantzarantz bideratutako aurpegian behintzat 1540. urtean lauzatuko lehenagoko elizpe bat egon zan.

Elizpeko teilatuari eusten deutsoen harrizko zutabeak Antonio Rementeriaren zuzendaritzapean landu ziran, estalitako egituraren egurra Osabieta menditik, Lamuarrieta eta Besaide artean, etorren bitartean.

1849. urterarte itxaron behar izan zan Francisco Berrizabalek elizpea lauzatu eian, azken urteotan birmoldaketa gogorra jasan daualarik, lauzaketea 1984 urtean amaituz.

5.4.1.1.2.- Kanpoko aurpegiak

Kanpoko aurpegiak bere neurriak behar eben sendotasunaren erakusgai onak dira: alboetako oihalak itsuak dira, bakarrik zortzi leiho errenazentistak zabalduta, puntu erdikotan, parteluz eta itxura ezbardinetako tinpano kalatuagaz, ormen puntu altuetan kokatuta.

Aldiz, absideari dagokion aurpegiak leiho haundi bat erakusten dau eta garden itxuran, argia sartzen dau erretaula nagusian.

Bere eraikuntza bere kanpokaldetik prebisterioari lotutako gehigarri baten bidez, Agustin Ruiz de Azkarragarena da 1728an botatako Errege-Etxetik hartutako harriekaz egin ebalarik.

Sartaldekoan aldiz, hutsarte bakarra rosetoi trebolatu bati dagokio, 1756an koruari kanpoko argia emoteko zabaldua.

Sinpletasun hau dorreko gorpuak apurtzen dau bakarrik, frontoi borobileko bi leihoen bidez eta hirugarrena frontoi hirukituagaz, alfeizarra dagoan bi erlaizekaz eta alfeizartik zutabe lisu eta estriatuak altxatzen dira, ataburu kalatu bategaz, friso eta kornisa, bolan amaitzen diran hiru piramide hasten diran frontoi hirukitu batez koroatua.

Kanpoko ormen jarraipena gogorgarri adosatuen presentziaz bakarrik apurtzen da, lurretik hasita ia ormen puntu altuenera heltzen diralarik, guztiaren gogortasun irudia sendotuz eta gangen pisu haundia ahultzen eta behar dan moduan banatzen.

Hegoaldeko aurpegia bere luzaera guztian itxita dago, absidearen hasieraraino eta altuera bi herenak sakristiara lotuta dagoan eraikinagaitik, 1695. urtetik aurrera Marina de Berriozabal andrearen diru laguntzari esker eraikia, aurrekoaren humedade haundia konpontzeko asmoz eta oraintsu eguneroko kapila bihurtua eta birmoldaketaren ondoren sakristia aurreko bat, Eleizako instalakuntza ezbardinak dagozan lekua, alde horretan egoan atea izkutatzen eban gehigarri bat desagertuz, Berrio-Otxoa altarearen ostean itsua eta beste bat absideari atxekia eta gabeko adorazinoaren debotoei eta herriko sute zerbitzuak alojatzen ziralarik.